XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
6 SEKZIOA EZAUGARRIEN KUADROAIII motako industria-erabilerazko lurra: industria mugatua
1. Azalera: 31.022,9 m2 (%58,72)
2. Kalifikazio zehaztua:
Lurzati eraikigarria: 18.839, 34 m2 (%35,66)
Lurzati askea: 12.183,56 m2
3. Eraikigarritasuna: Gehienezko azalera eraikia: 36.622,05 m2 (0,6932).
4. Eraikitze eta erabilerazko baldintzak:
a) Lurzatiketa: antolaketaren ondoriozko lurzatien arteko bakoitza zatiezina da, hau dela eta ezin delarik zatiketarik egin.
b) Eraikin-mota: industri handia.
c) Eraikitze, ustiapen eta bolumenezko baldintzak:
- Solairuen kopurua:
- Altuera: 10 m.
- Lerrokapenak: askeak emaitzazko lurzatien barruan, ezarritako mugetarako tartea gorde egin behar delarik.
- Mugetarako tartea: Gune publikora ez da beharrezkoa, lurzatiaren lerroa etxaurreko lerroarekin bat izan daitekela.
Lurzatizko guneetako mugetara, 3 m. edo beraien altueraren erdia, handiagoa balitz.
- Parking tokiak: gune publikoan aurrikusten direnak (107) deskontaturik, eraikitako 100 m2 bakoitzeko toki 1eko estandarra betetzeko beharrezkoak direnak.
Industri-lurzatietarako sarbideak egiteratzeagatik kenduta gertatzen diren bide-sareari atxikitako tokiak berjarri egin beharko dira pribatizagarriak diren lurzatien barrukaldean.
Aurrikusten diren tokien %2a minusbaliadun erabiltzaileentzat izango da.
d) Erabiltzeko baldintzak:
- Sotoa: biltokia (3.a), garajea (21)(1).
- Beheko solairua: biltokia (3.a), industria (4.a), administraria (3.a eta 4.a), zaindariaren etxebizitza (2.a).
- Goiko solairuak: biltokia (3.a), industria (4.a), administraria (3.a eta 4.a), zaindariaren etxebizitza (2.a).
e) Kudeatzeko baldintzak:
- Eraikigarriak ez diren gune pribatuen hirigintza, jabeen kargura egingo da, eraikitzeko lanak baino lehenago edo aldi berean.
- Izaera publikoa duen gainerako hirigintzaren pareko kalitatezko irizpide batzuekin egiteratuko dira.
2 kapitulua MERKATARITZAKO EKIPAMENDUA 21 artikulua.-Zametiz baserriaren dagoeneko eraikina oraingo parametroekin (lerrokapenak, orrazea, altuera) kontsolidatzen da.
22 artikulua.-Merkataritza erabilera
Erabilera nagusiari lotuta dagoen etxebizitzako oraingo erabilera baimentzen da.
Kasu bietan, jabetza pribatua izango da.
3 kapitulua GIZARTE-EKIPAMENDUA 23 artikulua.-Lurzatiaren gaineko